Berbaldia

Ahoztar Zelaietak 'Residencias SA' liburua aurkeztuko dau Arantzazun

Asier Abrisketa 2022ko urt. 18a, 11:28
argazkia: De Kike OƱate - https://www.elsaltodiario.com/corrupcion/ahoztar-zelaieta-ni-la-ikurrina-ni-la-rojigualda-su-bandera-es-el-dinero, CC BY-SA 3.0, https://commons.wikimedia.org/w/index.php?curid=72181655

Euskal Herriko zaintza negozioaren interesak eta administrazinoagaz dagozan loturak azalduko dauz gaur, hilak 18, 19:00etan Kultur Etxean.

Ahoztar Zelaieta Zamakona ikerketa-kazetari, kriminologo eta idazlea da. Ezaguna da bere liburuetan politika eta ustelkeria kasuak ikertzeagatik, batez be honeen arteko loturak eginda.

Berak dinoan moduan, "euskal oasiko" administrazino, enpresa eta bezero-sareetan fokatzen dauz bere ikerketak, liburuetan argitaratzen diranak: Jóvenes Burukides Bizkainos, La Casta Vasca, Kutxabank, Panama connections, Euzkadi SA, Caso De Miguel, Narco-oasis vasco, Zaldibar zona cero eta azkena, Residencias SA.

Residencias SA (Txalaparta, 2021) aurkeztuko dau gaur Arantzazuko Kultur Gunean. Liburuan, nagusien egoitza pribadu eta kontzertaduen negozio eredua deskribatzen da, irabazi ekonomikoan oinarritutako eredua, %25eko errentagarritasunera be heltzean dana.

"Oin dala 30 urte, EAEko egoitzen %9a baino ez egoan esku pribaduetan. Oin, dagozan 370 egoitzetatik 277 dira pribaduak." Iñaki Egaña, Gara.

Zaintza eredu honetan, galtzaileak langile eta bezeroak dirala defendiduten dau Zelaietak eta honeei emoten jakie berbea liburuan. Irabazleak barriz funts putreak, brokerrak eta bestelako enpresariak dira. Liburuak honeen praktika txarrak aztertuten dauz, dirulaguntza eta jaubeen bidez, askotan administrazino eta alderdi politikoakaz lotuta egoten diranak.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!