Antzerkia

'Mari eta gaileta fabrika' antzezlana taularatuko da Arantzazun

Asier Abrisketa 2022ko urt. 4a, 12:13

Arantzazuko Kulturgunean egongo da ikusgai umeentzako antzerkia, urtailaren 6an, eguena, arrastiko 18:00etan.

Eidabe konpainiaren Mari eta gaileta farika antzezlanak memoria eta transmisinoaren garrantzia azpimarratzen dauz, gaurko andrei bidea erraztu deutseen andra langileei omenaldia eginez.

Sinopsia

Lulak labean egindako gailetak prestatu gura deutsaz amamari, bere etxean egun batzuk geratuko dala aprobetxauz. Gozoki gozo honeekaz, etxetik kanpo erosoago sentiduten lagunduko deutsala uste dau. Baina gaileten oroitzapenek hain gozoa ez dan iraganera eroango dabe amama, irunstea kostako jakon gogorapenera.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!