Sanfaustoak

Sanfaustoak ospatuko ditue astegoienean Arantzazun

Asier Abrisketa 2021ko urr. 14a, 11:11

Hilaren 16 eta 17rako antolatu ditue hainbat ekintza. Zapatuan, mendi urtekerea, baba-jana eta kontzertua. Domekan barriz txistulariak, merkadua eta magia ikuskizuna.

Herriko mugetatik mendi ibilaldiagaz hasiko dira aurtengo jaiak. Partaideak, 09:00etan batuko dira Arantzazuko plazan, 12 kilometroko ibilbideari ekiteko. 10:30ean,  hamaiketakorako geldialdia egingo dabe industrialdean. Eguerdian barriz, baba-jana egingo dabe herritarrak plazan, Herrikoan eta Monteron lortu daitekez sarrerak. Bakotxak bere platera, basua eta koilara-sardeskak eroan beharko dauz. Arrastian, Ein Go taldeak animauko dau bazkalostea 17:00etatik aurrera.

Domekan jaigiroagaz hasiko da eguna, Arantzazuko txistulariak ibiliko dira herritik 09:30etik aurrera. Gure Azoka merkadua be antolatu dabe, bertan artisautza, erropea eta bigarren eskuko liburuak eta musikea egongo dira salgai. Bitartean, 12:00etan, Imanol Ituñok Magia parrastan ikuskizun magikoa eskainiko dau.

Euria bada, frontoian egingo dira jaietako ekintza guztiak. Halanda be, momentuz ez da eguraldi txarrik iragarri astegoienerako.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!