Umeek izena emon beharko dabe Arantzazuko ludotekan olgetako

Ane Etxebarria Bernaola 2021ko ira. 6a, 12:15

Hilaren 10ean zabalduko dauz ateak Arantzazuko ludotekeak. COVID-19a dala eta, arau barriakaz. Holan, oingo ikasturtean, ludotekan egoteko izena emon behar dabe umeak eta talde txikiak egingo dira, txanda bitan. Izena emoteko atzen eguna urri lehenengoaren 17a da, goizez udaletxean.

Ludoteka zerbitzua barikuetan izango da Zaztaparrak taldearen eskutik. Txanda bi egongo dira eta bakotxean 12 ume egongo dira gehienez. Lehenengo txandea, 2013 eta 2016 bitartean jaiotakoentzat, 17:00etatik 18:10era izango da; eta bigarrena, 2009 eta 2012 bitartean jaiotakoentzat, 18:20etik 19:30era arte. Ludotekara doazen umeen erregistroa jasoko dabe, COVID-19 agerraldi bat egon ezkero, jarraipena egiteko. Lehen Hezkuntzako umeentzako maskarea derrigorrezkoa da ludotekan; ez ordea, Haur Hezkuntzakoentzat.

Erabiltzaileen familiak ezin izango dabe “inoz” ludotekan sartu eta sarreran “osasun neurriak” hartuko dira: “tenperaturea hartzea, eskuen garbiketea eta zapaten desinfekzinoa (zapatilak sarreran itxi)” hain zuzen be. 

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!