Zemendiaren 14ra arte, baserri eta etxeetarako ke detektagailuak jaso daitekez udaletxean.
Dima-Olazabal-San Migel Txiki-Iraurgi-Iturriotz-Areatza mendi urtekerea Uparan Areatzako Jubilatu eta Pentsiodunen Elkarteak antolatuta. Urtekerea eleiza aurretik autobusez. Bueltan hamaiketakoa Areatzan.
Hilaren 14ra arte, jarduera desbardinetarako izen-emoteak Bebetekan: urtekerea Zumarragako Gabonetako Azokara (abenduak 13), urtekerea El Pobaleko burdinolara Olentzero eta Mari Domingi ikustera (abenduak 20), urtekerea Cartesera (abenduak 26), urtekerea Bilboko Gabonetako Umeen Parkera (abenduak 29), gazteentzako urtekerea Bilboko Scape Roomera (urtailak 2), Gabonetako Postalen Lehiaketea eta ikastaroetako plazak beteteko aukerea: Korua, Saltsa, Batzen-kido, Yoga, Lagunarteko digitalizazinoa eta Sukaldaritza.
17:00etatik 19:30era, Umeen Bizkaiko Eskupelota Txapelketea kiroldegian; 17:00etatik 18:00etara, Gazterleak (haur eta gazteentzako mahai jokoak) eta jui-jitsu inklusiboa Lehendakari Agirre 1en; 19:30etik 20:00etara, andrazkoen pala partiduak kiroldegian.
Ikasturte hasikerea: zer gura dozue egin? Ideak eta gogoak partekatuteko asanbladea ludotekan, jolasak eta merendolea be egingo dira. 18:00etan, 4-11 urtekoak. 19:00etan, 12-17 urtekoak.
Mitoak eta errealitatea indarkeria matxisteaganako siniskeren inguruko aurkezpena. Andren Parkean.
Alaine Agirre idazleak bideratutako Irakurleen Txokoa. Yolanda Arrietak aurkeztuta Etxe bat norberarena. Kultur Etxean.
Bertso-poteoa Oihana Bartra eta Andoni Egañagaz. Ostean, jatekoa Ermitabarrin.
Haginke taldearen aurkezpena eta mojitadea. Zer da kuir izitea Arratien? berbaldia Axular Herriko Tabernan. Haginkeren kamisetea eskatu dabenek berau batzeako aukerea izango dabe.