08:00retan, plazan. Arginatx Mendi Elkartearen urtekerea Untzillaitz mendira.
08:00retan, Areatzako Mendi Martxearen IX. edizinoa. Ibildibe laburrak, 19 km; luzeak, 26 km. Areatzako plazatik urtenda.
10:00etatik 15:00etara, Merkartea eta umeentzako puzgarriak Ekomuseoaren atean; 12:00etan, Maurizia Aldeiturriaga eta Leon Bilbaoren eskulturearen 25. urteurreneko ekitaldia udaletxe ondoan; 13:00etan, Aitzol Atutxa eta Julen Larrea azkolarien erakustaldia Astuibekoan; 21:00etan, Aukeran jantza konpainiaren Maurizia ikuskizuna plazan eta 23:30ean, Altxa Porru erromeria taldea.
08:45ean, Zamakola jubiladuen alkarteak antolatutako mendi martxea. 15 kilometro. Zamakolatik urtenda.
09:15ean, Andraizeak antolatuta Azpeitiko Trenbidearen Euskal Museora urtekerea. Frontoi handian.
19:30ean, In Bi Gu Gypsy Jazz taldearen kontzertua Antzasti museoan. Sarrerea eta txakolin kopa bat 8 euro.
Inbiu Eguna Lasarte parkean. 11:00etatik 14:00etara, umeentzako jolasak eta tailerrak Panpotx alkartearen eskutik; 11:30ean, kartelak egiteko material banaketea; ostean bazkaria (bakotxak eroan behar dau jana, aulkiak eta mahaiak Udalak ipiniko ditu); 16:30etik 18:30era, Kittu taldeagaz erromeria; ondoren kantuan herrian zehar.
18:00etan, Erreka Mari 3 eta 8 urte bitarteko umeentzako txotxongilo antzerkia Kotxepin Kultur Etxean.
Gorbeia Parke Naturalak antolatuta, Ubidetik Oketara mendi ibilaldia iluntzean. Izena emon 94 673 92 79 telefonoan edo gorbeia.parke.naturala@bizkaia.eus helbidean.
Zeberio Harana mendi martxea. 07:00retan, ibilbide luzea 43 km eta 2.400 metroko desnibela; 09:00etan, ibilbide laburra, 24 km eta 1.300 metroko desnibela. Urtekerea Zubialde plazatik.