Hilaren 19ra arte, jaietako kirol txapelketetan parte hartzeako izen emotea.
Hilaren 19ra arte, udalekuetarako izena emoteko epea www.lemoa.net webgunean. 2006 eta 2010 bitartean jaiotakoentzat Mendexan, garagarrilaren 5etik 9ra izango dira. Prezioa 30 euro.
11:00etatik 14:30era, XX. eskulangintza eta elikagaien azokea; 14:30ean, Bediako jubiladuen bazkaria.
12:30ean, Nicole et Martinen Arrantzalea eta haren emaztea zirku ikuskizuna Ugaranan.
Ganzabal Mendi Taldeak antolatuta, Bizkaiko Xendazaletasun V. Liga. PR56 Lemoatxa 1937 erresistentzia gunea. Aspunta (365 m)-Lemoatxa/Ganzabal (363 m).
09:00etan, mendi urtekerea. Areatzako Guraso Elkarteak eta Lamino Kirol Klubak antolatuta ibilbide bi aukeran. Eguna Gorlizeko hondartzan amaituko da. Egun osoko txangoa, hamaiketakoa eta bazkaria eroan behar da.
07:30ean, Austarri Mendi Taldeak antolatuta, Kantauriar mendi katera urtekerea astegoien pasa. Valdecebollas (2.143 m), El Fraile (2.001 m).