Hile bat falta da BEGITUren Oporretako Argazki Lehiaketea amaituteko

Asier Abrisketa 2021ko abu. 25a, 11:38
Aurreko urteko lehiaketako argazkia/Rosana Pedrosa

Aurten be, BEGITUk Oporretako Argazki Lehiaketea antolatu dau, irakurleakaz batera oporretako momentu onenak konpartiduteko. Arratia, Ubide eta Zeberioko edonok bialdu ahal dauz argazkiak, asko jota hiru, urri lehenengoaren 24a baino arinago.

Argazkiak oporretako momentuak harrapau behar dabez eta urri lehenengoaren 24a baino arinago bialdu beharko dira begitu@begitu.eus helbidera. Epaimahaia BEGITUko erredakzino taldeak osotuko dau eta urri bigarrenean egingo da publiko irabazlea, edo irabazleak BEGITUk holan ebazten badau. Sari nagusia persona birentzako astegoien bat izango da Euskal Herriko landetxe batean.

Argazkiagaz batera non, noz eta nok atara dauan be esan beharko da mezu elektronikoan. Animau parte hartzera!

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!