Arratia eta Zeberioko zazpi enpresek jaso dabe COVIDaren kontrako jomuga seguruaren bereizgarria

Asier Abrisketa 2021ko uzt. 28a, 12:01

Gorbeia Parke Naturalean dagozan 29 jatetxe, ostatu eta tabernari emon deutsie Espainiako Turismo Kalitaterako Institutuak Jomuga Seguruaren agiria. Honeetatik zazpi banatu dira Zeberio, Zeanuri eta Areatzan.

Euskadiko Turismoaren Kode Etikoagaz konprometiduta egon eta pandemiari aurre egiteko kontingentzia planak egin dabezalako jaso dabe agiria enpresa turistikoak. Koronabirusaren kutsatze eta hedatze prozesuak prebenidu dabezala ebatzi dau Espainiako Turismo Kalitaterako Institutuak. 

Arabako hamabi eta Bizkaiko hamazazpi establezimentu dagoz sarituen artean. Honeetako batzuk dira Altzuste Landetxea, Areatza Bainuetxea, Zuhaitz Etxeak, Ermitabarri Apartamentuak, Spa Etxegana Hotela, Taberna Zaharra eta The Quiet Corner tabernea.

 

 

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!