18:30ean, Ainhoa Etxebarriaren umeentzako ipuin kontaketea Olentzero, Mari Domingi eta euskal ipuinak Kotxepin Kultur Etxean.
Erregeen Kabalgatan parte hartzeako batzarra udaletxean.
Karlos Aretxabaletaren Izarrak eta haitzak liburuaren aurkezpena. Egileagaz Iñaki Marco eta Bego Quevedo egongo dira. Axular Herriko Tabernan.
16:30etik 19:30era, hilaren 18ra arte, urtailaren 25etik 27ra egingo dan eski urtekerarako izen-emotea liburutegian.
Abenduaren 16ra arte, Igorreko Kultur Etxeko bazkide izateko kanpainea.
Hilaren 16ra arte, astelehenetik barikura, 10:30etik 12:30era eta 16:30etik 19:30era Olentzero eta Mari Domingirentzako Gutunen Lehiaketarako lanak aurkeztu Kotxepin Kultur Etxeko postontzian. Gutuna euskeraz eta eskuz idatzita egon behar da. Hiru kategoria: 2012 eta lehenago jaioak; 2011-2012 urteetan jaioak eta 2008-2009 urteetan jaioak.
Abenduaren 30era arte, AEK-ko Berbalagun egitasmoak antolatuta, Mikroipuin Txapelketarako lanak bialdu daitekez arratia_berba@aek.eus helbidera.
Ikasgela zabalik. Aste barruan 08:00retatik 21:00etara eta astegoienetan, 09:00etatik 21:00etara.
Bonodenda kanpainea urtailaren 19ra arte. Bonuak Gauzak dendan salgai.
Astelehenetik barikura liburutegia zabalik 09:00etatik 13:30era eta 16:00etatik 20:30era. Publikoari arretea: astelehenetik eguenera 16:00etatik 20:30era eta barikuetan 09:00etatik 13:30era.
Ikasgelaren zerbitzua Bete-beteka ikasgelan. Astelehenetik barikura 09:00etatik 16:00etara eta 19:30etik 21:30era; zapatu eta domeketan, 09:00etatik 21:00etara. Izena emoteko eta erreserbea egiteko 16:30etik 19:30era liburutegian. Txartela personalizaua da eta liburutegian jaso behar da.
Batxiler eta unibersidadeko ikasleentzat goizeko 08:00retatik gaueko 21:00ak arte zabalik egunero. DBHko ikasleentzat, astelehenetik eguenera 17:00etatik 19:00etara.
Hilaren 15era arte emon daiteke izena Udal ikastaroetarako Kultur Etxean. Ikastaroak: Akrobaziak Haizea (16 urtetik gorakoentzat) Akrobaziak Lurra (6 urtetik 9 urtera), Akrobaziak Ura (10 urtetik 16 urtera), Laborategia, Txi-Kung, Yoga, Hipopresiboak, Literatura eta Arte plastikoen eta sormenaren mintegia.