17:00etatik aurrera Euskaraldiko ahobizi eta belarriprest txapak banatu; 18:00etan, argazki herrikoia, ostean mokadua eta 19:00etan, kalejirea Arratiako Eingo trikitilari eskolako ikasleakaz.
18:00etan, zemendiaren 25eko manifestazino osteko ekitaldirako Bortxatzailea nor da? Zu! kantuaren entsegua eskolako kiroldegian.
19:00etan, Euskaraldiko leloa eskegi udaletxeko balkoian. Ostean, trikiti...sax... kalejirea herritik.
18:00etan, Barrokora bidaia musika barrokoari buruzko antzerki lirikoa Adhara Martinez eta Teresa Merinoren eskutik liburutegian.
18:00etan, 12 eta 18 urte bitartekoentzako ping-pong txapelketea Gaztelekuan; 18:00etan, Lemoako Eskupilota Taldeak antolatuta, eskupelota ikuskizuna, "3 modalidade desbardin" kiroldegian.
19:45ean, Euskaraldiaren hasikera ekitaldia frontoian. Abenduaren 2ra arte, merkataritza kanpainea Euskaraldiak dirauan bitartean.
18:00etan, Euskaraldiari hasikerea emoteko jaia. Hasikerako testuaren irakurketea, talde argazkia, bertsolariak, euskal jantzak, txistulariak eta txorizo eta urdai jana.
17:00etan, Euskaraldiko jantzearen koreografia Kultur Etxean; 19:00etatik 21:00etara, batukadea Kultur Etxetik hasita.
19:00etan, Euskaraldiaren hasikerako ekitaldia frontoi txikian. Ostean argazkia eta Eingo taldeagaz tabernaz taberna.
16:30etik 19:30era, hilaren 18ra arte, zemendiaren 25ean Bilboko Arriaga antzokian Todas las hijas antzezlana ikusteko izena emoteko epea zabalik; Gabonetako Postalen Lehiaketarako lanak aurkezteko epea eta Udalak eratutako ikastaroetan plaza libreak beteteko aukerea liburutegian. Euskaraldiko txapak eta banderolak eskuragarri agortu arte liburutegian.