Martiaren 13an Austarri Medi Taldeak antolatutako mendi urtekerarako izen emotea zabalik: Satrustegi-Satrustegiko hatxa-Ihabar 13 kilometro. Aukeran Satrustegi-Irañeta-Ihabar 10 kilometro. Izena 4an 20:00etatik 21:00etara taldearen lokalean emon edo austarrimenditaldea@gmail.com edo 665 735 054 eta 656 415 597 telefonoetan.
18:00etan, Mazala taldeak antolatuta, Indarkeria sinbolikoa, patriarkatu kamuflatua ikastaroa. Kultur Etxean.
18:00etan, Gorbeia Jubilatuen eta Pensionisten alkarteak antolatuta, Ramon Zearretaren (Lur 2000) berbaldia, Nekazaritza: Ortua-lorategia-frutalak. Jubiladuen lokalean.
19:00etan, Iñaki Alegriak eta Joseba Sarrionandiak Eduardo Galeanoren Latinoamerikaren zain urratuak liburua aurkeztuko dabe Dimako Abaroa aretoan. Aldez aurretik izena emon behar da kultura.dima@bizkaia.org helbidean edo 685 759 997 telefonoan.