Hilaren 18ra arte emon daiteke izena, urtailaren 4an, Bilboko Arriaga Antzokian egongo dan 10 eta 16 urte bitartekoei zuzendutako Guillermo Tell operara joateko. 10 euro. Udaletxean.
17:00etatik 20:00etara, Elkartasun begiradak antolatuta Bigarren Azoka Solidarioa. Jostailuak, liburuak, komikiak, bisuteria eta abar batu eta saldu autobusaren markesinaren atzean dagozan arkupeetan. Jasotako dirua Etxepel alkartearentzat izango da.
Txumuluxueta Pelota Klubak antolatuta, pelotearen gaineko mahai-ingurua. Joseba Urkiola, Abel Barriola, Ekhi Ziarrusta, Iera Agirre, Ainhoa Ruiz de Infante, Danel Elezkano eta Joseba Ezkurdia. Eskolako kamaran.
Abenduaren 23ra arte eguenero, idatz tailerra Idoia Carramiñanaren eskutik Udal Liburutegian.
Ganzabal Mendi Taldeak antolatuta, Bidea ipar liburuaren aurkezpena eta Iker. Mendia. Etxea dokumentalaren proiekzinoa Kotxepin Kultur Etxean.