Zemendiaren 19an hasiko dan Autodefensa Feminista tailerrerako izen-emotea www.arratia.net webgunean, Arratiako Udalen Mankomunitatean, 94 631 17 17 eta 688 627 303 telefonoetan edo udaletxeetan. Ikastaroa zemendiaren 19tik abenduaren 10era arte, barikuetan izango da Igorreko Kultur Etxean.
Azken nahiak berbaldirako izen-emotea zabalik hilaren 12ra arte udaletxean. Berbaldiaren eguna ez dago zehaztuta.
Enplegua bilatzen dabizenei lagunduko deutse Udal Liburutegiak kurrikuluma eroan ezkero, ekintzak heldu ahala bideratzen.